

Athletic Clubek eta New Balancek 2022/23 denboraldirako lehen ekipazio zuri-gorria ezagutzera eman dute eta dagoeneko eskuragarri dago Klubaren denda fisikoetan eta online dendan erosteko.
Tradizioaren edertasunean inspiratutako diseinua da, Athletic mundu osoan identifikatzen duten marra zuri-gorri ospetsuekin, lepo altu klasikoarekin eta mahuka beltzekin. Kamisetak New Balanceren xehetasun esklusiboak ditu, bai eta ikurrina garondoan.
Lehen ekipamendua osatzeko, praka beltzak eta puntuz puntuko galtzerdiak egin dira, alboko banda gorri batekin.
Atezainaren janzkerak Athleticeko atezainen kolore beltz tradizionala mantentzen du eta zelaiko jokalarien elastikoen ildotik garatu da.
Hazi, Hezi, Hemen
New Balancek Athletic Clubentzat diseinatu duen “Hazi. Hezi. Hemen” kanpainaren barruan dago ekipazio berria, athleticzale komunitate osoa harrotzen duen familia, filosofia eta kulturaren ospakizunean.
2022-23 denboraldirako ekipazio berriari dagokionez, Iñaki Williamsek nabarmendu du diseinua “bikaina, klasikoa eta gure historia handiarekin bat datorrela. Hemengo jendearentzat oso garrantzitsua da elastiko zuri-gorria harrotasunez janztea; beraz, ziur nago gure zaleei gustatuko zaiela, guri bezainbeste”.
Bestalde, Kenny McCallum New Balance Footballeko zuzendari nagusiaren ustez, “munduan ez dago Athletic Cluben tradizioa eta filosofia duen beste klubik. Aurtengo diseinuak ondare horren eragin handia izan du”
New Balance Football-ek abangoardiako diseinu-teknologia erabili du 2022/23 kamiseta guztietan errendimendu handiagoa bermatzeko. NB Dry teknologia berritzailearekin garatu da, jokalariak partidaren lehen minututik azkenera arte fresko eta lehor mantentzen laguntzeko. Elite bertsioak jacquard bidez egindako aireztapen-sistema bat du, jokalekuan erosotasuna eta transpirazioa gehitzeko.



Bihotz zuri-gorria Araban
Kluba
Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia


Umeen sarrerak Getafe C.F. neurketarako
Kluba
Haurrentzako sarrerei buruzko informazio Getafe C.F. taldearen aurkako norgehiagokarako


Club Athletic: esperientzia paregabea San Mamesen UD Almeriaren aurka
Kluba
11 ume gure jokalariekin batera irten ahal izango dira zelaira eta ondoren partidaz gozatu ahal izango dute senide batekin Katedraleko Skyboxetatik


Mikel Vesgak peña zuri-gorria estreinatu du etxean
Kluba
Erdilariaren senideek eta lagunek bilgune berri bat ireki dute Gasteizeko erdigunean


èggo, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeko babesle berria
Emakumezkoena
2013tik Espainian dagoen Belgikako sukalde-enpresak bat egin du Athletic Clubeko emakumezkoen taldearen proiektu bereizgarriarekin


Club Athletic: Getafe CF taldearen aurka argazkia hamaikakoarekin
Kluba
Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia ateratzeko sarituak izan diren kideen kodean


Umeen sarrerak Getafe CF taldearen kontra
Bazkideen Txokoa
San Mamesen jokatuko den LaLigako neurketarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa


Athletic Club - UD Almeria neurketarako sarreren salmenta
Lehen taldea
Urriaren 6an, ostirala, 21:00etan, San Mamesen jokatuko den partidarako sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat


Egungo San Mamesek 10 urte bete ditu
Kluba
Hamarkada bat bete da Katedral berrituan lehen partidua jokatu zenetik


Julian Lopez aktorea, 125. urteurreneko iraileko enbaxadorea
125 urteurrena
Jarraitzaile zuri-gorri sutsua umetatik, Cuencan jaio zen aktorak oroigarria jasoko du bihar San Mameseko palkoan