undefined

Txapeldunen Kopako finalera!

Txapeldunen Kopako finalera!

Gazte taldeak Betis garaitu du finalerdian (1-0) eta txapeldun izategatik borrokatuko du larunbatean FC Barcelonaren aurka

Gazte Mailako Athleticek 1-0 irabazi dio Betisi Las Rozasen jokatu den Txapeldunen Kopako finalerdian eta larunbat honetan Bartzelonaren aurka lehiatuko da (12:00etan) finalean. Jon Solaunen mutilen garaipen kementsua izan da, bigarren zati ia osoa jokalari bat gutxiagorekin jokatu baitute, baina defentsa bikain eta Aimar Peñalver atezain handi bati esker, Marinen gola ona egin eta finalerako txartela lortu dute.

Zuri-gorriek jokoaren ekimena hartu dute partidaren lehen minutuetan eta Marinen oinetan izan dute partidako lehen abagune nagusia. Betisek hobera egin lehen erasoaldia horren ondoren eta indarrak berdindu dira Las Rozasen. Andaluziarrak gehiago hurbildu dira Peñalverren atera, baina ia ez duten arriskurik sortu lehen zatian.

Bigarren zatian baina, Peñalverrek partidako lehen geldiketa zaila egin behar izan du hasi eta berehala. Ordea, Real Betisek hutsune argirik aurkitu gabe erasotzen zuen bitartean, Albak bikain konektatu du Marinekin eta honek bikain gainditu du atezain andaluziarra. Aurrelari nafarraren bigarren gola da txapelketan, final-laurdenetan UD Las Palmasen aurka ere golegile izan ondoren.

Halere, Athletici ederki sufritzea egokitu zaio bukaerara arte. Barandalla kaleratua izan da 60. minutuaren inguruan bi txartel hori ikusita, eta Betisek berdinketaren bila jo du. Orduan are distira gehiago egin du Peñalverrek. Hirutan ere maisuki maisuki gelditu ditu Sevillako aurrelarien erasoak.

Betisek ezin izan du golik sartu eta garaipena zuri-gorria izan da. Gazte taldeak finalerako txartela lortu du eta Bartzelona handia izango du aurrean, final-laurdenetan Valentzia CF eta finalerdietan RC Celta kanporatzetik datorrena. Titulua lortzeko partida larunbatean, ekainak 4, jokatuko da 12:00etatik aurrera Las Rozaseko Kirol Hirian.