
Kluba |
Solokoetxeren ehun urteak, beteranoekin batera
Solokoetxeren ehun urteak, beteranoekin batera
Athletic Clubek bere hitzartutako klubaren mendeurrenaren ospakizunetan parte hartu zuen
Club Deportivo Solokoetxeren ehun urteak handitasunez ospatu ziren, Athletic Clubeko beteranoekin batera.
Zuri-gorriak bere hitzartutako klubarekin batera egon ziren Mallonako futbol zelaian, hain egun seinalatuan, talde beteranoen arteko lagunarteko partida batekin, eta harmailek itxura bikaina izan zuten.
2-5 irabazi zuten lehoi ohiek eta Javi Gonzalez, Ander Lafuente eta Aitor Ramos, hiru aldiz, izan ziren golegileak.
