undefined

2022/23 denboraldirako bigarren ekipazioa salgai!

2022/23 denboraldirako bigarren ekipazioa salgai!

Datorren denboraldirako Athleticen bigarren elastikoa eskuragarri dago Klubaren denda ofizialetan

Athletic Clubek eta New Balancek 2022/23 denboraldirako bigarren ekipazioa aurkeztu dute eta dagoeneko eskuragarri dago Klubaren denda fisikoetan eta online dendan erosteko.

Lehoien indarrean inspiratuta, kamiseta gris iman berriak felino honen estanpatu grafiko deigarria du, kolore gorri eta beltzekoa. Diseinua Athletic Cluben espiritu basatiari eta zale zuri-gorrien orro indartsuari egindako omenaldia da. Gainera, lepo biribil bat dauka, ertz beltz eta grisarekin, mahukak beltzak diren bitartean; kamisetak, halaber, New Balanceko xehetasun esklusiboak ditu, bai eta ikurrina garondoan.

Bigarren jantzia galtza eta galtzerdi gorriek osatzen dute.

Hazi, Hezi, Hemen

New Balancek Athletic Clubentzat diseinatu duen “Hazi. Hezi. Hemen” kanpainaren barruan, komunitate athleticzale osoa harrotzen duen familia, filosofia eta kulturaren ospakizunean.

Bigarren ekipazio berriari dagokionez, Iñigo Martinezek azpimarratu du “diseinu berriak Athletic Cluben familia sentimendua erakusten duela. Zaila da talde honetan jokatzeak zer esan nahi duen hitzez adieraztea, eta elastiko honek guztiok harro sentiarazten gaituela uste dut”.

Bestalde, Kenny McCallum New Balance Footballeko zuzendari nagusiak honela deskribatu du ekipazioa: “Athletic Club bultzatzen duen espiritu ikaragarria izan da aurtengo kamiseta bisitariaren inspirazioa. Diseinu basatia bat dator klub bakar honen energiarekin eta espirituarekin. Zelaian ikusteko irrikan gaude”.

New Balance Football-ek abangoardiako diseinu-teknologia erabili du 2022/23 kamiseta guztietan errendimendu handiagoa bermatzeko. NB Dry teknologia berritzailearekin garatu da, jokalariak partidaren lehen minututik azkenera arte fresko eta lehor mantentzen laguntzeko. Elite bertsioak jacquard bidez egindako aireztapen-sistema bat du, jokalekuan erosotasuna eta transpirazioa gehitzeko.