undefined

Emakumezko beteranoak, Sparta Clubaren mendeurrenean

Emakumezko beteranoak, Sparta Clubaren mendeurrenean

Athletic Clubek Santurtziko futbol talde historikoaren omenezko partidan parte hartu zuen

Athletic Clubeko emakume beteranoek Sparta Clubaren ehun urteak ospatu zituzten.

Zuri-gorriek Santurtziko klub historikoa omendu nahi izan zuten data berezi honetan, Peña Athletic talde beteranoaren aurka lagunarteko bat jokatuz San Jorge zelaian.

Emaitza alde izan zuten lehoi ohiek, 2-4 irabazita Maider Real eta Ainhoa Antruejok sartu zituzten bi golei esker. Neurketan egon ziren jokalarien zerrenda osoa honako hau izan zen: Andere Leguina, Ainhoa Tirapu, Ainhoa Gaztelu, Vanessa Rodriguez, Izaskun Gaztelu, Ane Zarate, Ainhoa Antruejo, Kar Lopez, Jessi Gomez, Irantzu Castrillo, Irune Murua, Maider Real, Garazi Unibaso, Nerea Uriagereka, Iraia Iturregi, Nerea Onaindia eta Julene Guarrotxena.