undefined

Elexpuru, Pinedo, Zubieta eta Amaia Martinez 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin

Elexpuru, Pinedo, Zubieta eta Amaia Martinez 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin

Harrobiko lau jokalariek Europako Txapelketan parte hartuko dute Txekiar Errepublikan, ekainaren 27tik uztailaren 8ra

Ane Elexpuru, Clara Pinedo, Maite Zubieta eta Amaia Martinez, guztiak Athletic Clubeko bigarren taldeko jokalariak, 19 urtez azpiko selekzioarekin arituko dira Txekiar Errepublikan jokatuko den Europako Txapelketan, ekainaren 27tik uztailaren 8ra. Horrela, talde zuri-gorriak ekainaren 13an kontzentratuko diren lau jokalari eskainiko ditu Pedro Lopezen zerrendara. Txapelketa prestatzeko, lau jokalariek lagunartekoa jokatuko dute Italiaren aurka ekainaren 13an.

Pedro Lopezek zuzentzen duen selekzioak Europako Txapelketan debuta egingo du, hain zuzen ere, selekzio azzurraren aurka, ekainaren 30ean.