undefined

Futbola baino askoz gehiago Lezaman

Futbola baino askoz gehiago Lezaman

Kirol arloaz haratago, harrobi zuri-gorriko jokalariek beren garapen pertsonalean lagunduko dieten hitzaldiak eta tailerrak jasotzen dituzte denboraldian zehar

Athletic Clubek, Lezamako jokalarien beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko asmoz, denboraldian zehar hainbat tailer eta hitzaldi egiten ditu, futbolaz haratago fokua jartzen dutenak. Helburua futbolari gazteenak hezi, lagundu eta orientatzea da, gizarte esparru ezberdinetan, baloiaz gozatzeaz gain, pertsona gisa segurtasunez garatzen jarrai dezaten.

Klubeko hainbat sailek, arreta integraleko sailak gidatuta eta psikologia, nutrizio eta psikonutrizioa lantaldeek lagunduta, bai eta haurrak babesteko Aterpe Programak edo kirol edo komunikazio arloek, kanpoko elkarteez ahaztu gabe, oinarrizko futboleko kategoria guztiekin lan egiten dute Lezaman, besteak beste, sare sozialen erabilera onean, bideojokoekiko eta apustuekiko adikzioan (A90º) edota eskolako errendimenduan eta konpromisoan. Bereziki lantzen dira futbolarien gaitasun emozionalak, eguneroko egoerak landuz, hala nola akatsen kudeaketa edo akatsekiko beldurra.

Era berean, Athletic Clubek ahalik eta harrera eta egonaldirik beroena eskaini nahi die bere jokalariei familia zuri-gorriaren kide diren bitartean, eta horregatik harrera eta egokitzapen jardunaldi ezberdinak antolatzen ditu. San Mamesen Athletici ongietorria emateko ekitaldi nagusitik hasita, lehen taldeetako kapitainek talde zuri-gorriko txikienei egindako hitzaldietaraino. Eta, zeharka eta etengabe, psikologia-sailak talde bakoitzeko teknikariekin batera lan egiten du Athleticen balioak taldekide bakoitzari helarazteko.

Athletic Clubetik eskerrak eman nahi diegu ACNUR eta A90º bezalako enpresei eta kanpoko beste hainbat erakundeei ere gure jokalarien onurarako proiektu integral hauetan emandako laguntzagatik.