undefined

Nico Williams, Golden Boy 2022 sarirako hautagaia

Nico Williams, Golden Boy 2022 sarirako hautagaia

Gure harrobiko jokalariak Tuttosportek emandako sari ospetsua lortzeko aukera izango du, nazioarteko jokalari gazteen Urrezko Baloitzat jotzen dena

Nico Williams hautagai da 2022ko Golden Boy saria irabazteko, Europako futbolean 21 urtetik beherako jokalari onena izendatzen duen errekonozimendua. Italiako Tuttosport egunkariak emandako sari ospetsua da, eta nazioarteko jokalari gazteei ematen zaien Urrezko Baloitzat hartzen da.

Bere lehen edizioaz geroztik, 2003an, jokalari hauek irabazi dute Golden Boy saria, besteak beste: Pedri, Haaland, Joao Felix, De Ligt, Mbappe, Martial, Sterling, Pogba, Isco, Götze, Balotelli, Pato, Anderson, Agüero, Cesc, Messi, Rooney edo Van der Vaart.

Williamsen gazteena Europako 100 jokalari talentudunen zerrendan sartu da. Hautagaien kopurua 20 jokalarira murriztuko da hilero, urriaren 15era arte; orduan, Golden Boy-a emateko erabakia nazioarteko 40 kirol-hedabidek hartuko dute eta horiek erabakiko dute oraindik zerrendan egongo diren 20 izenen artean.

Bozkatu gure lehoiaren alde!