undefined

Beteranoen bi taldeak, UD La Merceden 75. urteurrenean

Beteranoen bi taldeak, UD La Merceden 75. urteurrenean

Athletic Clubek Artxandako futbol kluba omentzeko ospakizunetan parte hartuko du

Athletic Clubeko gizonezkoen beteranoak UD La Merced-en 75. urteurrenean izango dira bihar, talde bilbotarra, Barakaldo eta Sestao Riverren arteko txapelketan parte hartzeko. Emakumeek, bere aldetik, igandean jokatuko dute La Merceden aurka, 11:15ean.

Horrela, Artxandako Udal Zelaian hain berezia den efemeride honetan Artxandako kluba omenduko dute zuri-gorriek.

Gizonezkoei dagokienez, Rafa Dehesak jokalari hauek deitu ditu, 10:00etik aurrera jokatuko den txapelketarako: Imanol Etxeberria, Asier Abad, Dani de Pablos, Luis Fernando, Aitor Agirre, Borja Basagoiti, Eleder Acedo. Roberto Urizar, Anton Arteaga, Asier Ormazabal, Mikel Amezaga, Gorka Soria, Goio Soria, Javi Casas, اMikel Agirregomezkorta, Angel Velez, Jon Ander Izarra eta Javi Luke.

Emakumezkoen taldeari dagokionez, Tzibi Juaristik jokalari hauek deitu ditu: Andere Leguina, Ainhoa Gaztelu, Ane Zarate, Ainhoa Antruejo, Jessi Gomez, Irantzu Castrillo, Irune Murua, Maider Real, Garazi Unibaso, Nerea Uriagereka, Julene Guarrotxena, Tzibi Juaristi, Janire Beitia eta Zuri Gil.