undefined

Erakunde laguntzaileentzat prestatutako showcookinga

Erakunde laguntzaileentzat prestatutako showcookinga

Fundazioak networking esperientzia esklusiboa antolatu du Pepe Rodriguez sukaldariarekin San Mames Jatetxean

Athletic Club Fundazioak, Sodexo Bazkide Estrategikoaren eskutik, networking esperientzia esklusiboa antolatu du ostiral honetan bere erakunde laguntzaileentzat. Ekitaldia San Mames Jatetxean egin da eta gonbidatutako sukaldaria Pepe Rodríguez MasterChef programako aurkezle ospetsua izan da. Hogei laguneko hiru taldetan banatuta, Fundazioak gonbidatutako pertsonek goi-mailako sukaldaritzako hainbat plater prestatzeko moduari buruzko master class atsegin bat jaso dute.

Gonbidatutako enpresa eta erakundeen ordezkarien artean, 60 pertsona inguruk hartu dute parte networking jarduera honetan. Jon Vazquez Eguskiza, Fundazioko zuzendari nagusia, eta Juan Carlos Ercoreca, Fundazioko presidentea, gonbidatuei ongietorria emateaz eta Athletic Club Fundazioarekin izandako lankidetza eskertzeaz arduratu dira.

Showcooking-a Athletic Club Fundazioak denboraldian zehar antolatzen duen esperientzia esklusiboetako bat da, erakunde laguntzaileentzat negozio zein lan-aukerak sortuko dituen harreman-sare bat eraikitzen laguntzeko helburuarekin.