undefined

Athletic Club, UD La Merceden 75. urteurrenean

Athletic Club, UD La Merceden 75. urteurrenean

Beterano zuri-gorriek hitzartutako klubaren ospakizunetan parte hartu dute

Giro bikaina UD La Merced-en 75. urteurrenaren ospakizunetan. Hitzordu berezi honetan, Athletic Club aktiboki egon da Artxandako taldeari babesa ematen eta omenaldia egin dio.

Elkarte zuri-gorriak bere hitzartutako kluba lagundu nahi izan du beteranoen bitartez. Gizonezkoen aldetik, talde anfitrioiak, Barakaldok, Sestao Riverrek eta Athletic Clubek lagunarteko txapelketa jokatu zuten atzo, Artxandako udal zelaian.

Zuri-gorriek hutsean berdindu zuten Sestao Riverren aurka, Barakaldo garaitu zuten Mikel Amezagak penaltiz sartutako golari esker, eta, tenperatura altuen ondorioz, UD La Merced-en aurkako partida bertan behera geratu zen beste egun baterako utziz.

Bestalde, emakumezkoen taldeak 3-0 irabazi du gaur goizean etxeko taldearen kontra jokatutako lagunartekoa Irune Murua, Irantzu Castrillo eta Maider Realen golen ostean.