undefined

2022-23 denboraldiko Bilbao Athleticen aurkariak

2022-23 denboraldiko Bilbao Athleticen aurkariak

Zuri-gorrien harrobuiko taldea Estatuko futbolaren brontzezko kategoriako II. multzoan kokatu dute, eta bertan SD Amorebieta eta Real Sociedad B nabarmentzen dira, Bigarren Mailatik jaitsi diren taldeak

Primera RFEF-aren lehen denboraldi bizi baten ondoren, Bilbao Athletic Estatuko futbolaren hirugarren mailan lehiatuko da berriro, LaLiga eta LaLiga Smartbanken ondoren. II. multzoan (Ekialdean) arituko da 19 talde hauekin batera: Osasuna B (Nafarroa), CD Calahorra (Errioxa), CD Numancia (Soria), CE Sabadell (Bartzelona), CD Alcoyano (Alacant), CD Atletico Baleares (Balear Irlak), CD Castellon (Castelló), CD Eldense (Alacant), CF Intercity (Alacant), CF La Nucia (Alacant), FC Barcelona B (Bartzelona), Gimnastic de Tarragona (Tarragona), Real Murcia CF (Murtzia), Real Sociedad B (Gipuzkoa), Real Union Club (Gipuzkoa), SD Amorebieta (Bizkaia), SD Logroñes (Errioxa) eta UE Cornella (Bartzelona).

Horien artean, SD Amorebieta eta Real Sociedad B nabarmentzen dira, Bigarren Mailatik etorriak, baita Osasuna B, Numancia, Intercity, Real Murcia CF eta La Nucía ere, Segunda RFEF-tik igotakoak.

Lehiaketa sistema hogei taldeko bi talderen bidez ezartzen da berriro, joan-etorriko liga formatuan eta bi multzoetako txapeldunentzako igoera zuzeneko postu banarekin. Beste biak zehazteko, play-off bat jokatuko da multzo bakoitzeko bigarren eta bosgarren sailkatuen artean. Segunda RFEF-ra jaitsiko dira multzo bakoitzeko azken bost sailkatuak.