undefined

Duisburgon Tradizioen Kopa jokatuko du Athleticek

Duisburgon Tradizioen Kopa jokatuko du Athleticek

Talde zuri-gorriak aurre-akordioa lortu du MSV Duisburg eta Borussia Mönchengladbachen aurka joktzeko uztailaren 17an

Athletic Clubek aurreakordioa lortu du uztailaren 17an, igandean, Duisburgon Tradizioen Kopan parte hartzeko, hiruko formatuko lagunarteko txapelketa batean. Bertan, 45 minutuko neurketetan, Borussia Mönchengladbach (17:00etan) eta MSV Duisburg (18:00etan) izango ditu aurkari. Aurretik, 16:00etan, bi talde alemaniarrek elkarren aurka jokatuko dute.

Athletic Clubek 2018an parte hartu zuen Tradizioen Kopan, MSV Duisburg eta Fulham taldeen aurka. Txapelketa Schauinsland-Reisen-Arena estadioan jokatuko da.