undefined

Bazkideek Athletic Clubeko 33. presidentea aukeratuko dute

Bazkideek Athletic Clubeko 33. presidentea aukeratuko dute

Iñaki Arechabaleta, Ricardo Barkala eta Jon Uriarteren hautagaitzak nor baino nor izango dira ostiral honetan San Mamesen ospatuko den bozketa historikoan

San Mamesek hauteskunde historikoak hartuko ditu ostiral honetan, lehenengoak zelai berrian. 40.257 bazkidek, urtebete baino gehiagoko antzinatasuna dutenek eta adinez nagusiak direnek, Athletic Clubeko 33. presidentea aukeratuko dute. Aitor Elizegiren Zuzendaritza Batzordeak Iñaki Arechabaleta, Ricardo Barkala edo Jon Uriarterenari emango dio lekukoa datozen lau urteko agintaldirako. Horretarako Hauteskunde Batzordeak Athletic Clubeko Estatutu Sozial estreinatu berriek eskatzen duten aurreabala baliozkotu beharko du.

Hauteslekua goizeko 9etan ireki eta 21:00etan itxiko da. 22. eta 23. ateen arteko arku batetik sartuko dira bazkideak zelaian banatutako 24 hautestontzietan botoa emateko. Mugikortasun urriko egiaztagiria dutenek lekua izango dute San Mameseko zabalgunean aparkatzeko bazkidea botoa ematen ari den bitartean. Bazkideek, botoa eman ondoren, zelaitik alde egin beharko dute 2. eta 3. ateetatik.

Bazkideek mezu elektroniko bat jaso dute ostegun honetan, botoa eman beharko duten mahaiaren zenbakiari buruzko informazioarekin (datu hori Bazkideen Txokoan ere egiazta daiteke) eta hauteskunde-tokiaren planoarekin. San Mameseko sarreran indarrean dagoen NAN edo pasaportea eskatuko zaie.

Behin hautestontziak itxita, eta Hauteskunde Batzordeak zenbaketa egin eta horretarako oniritzia eman ondoren, jendeari irteerarako gaitutako ate beretik sartzen utziko zaio (2-3), ate hori itxita egongo baita.

Lehendakaritzarako hauteskundeek ikusmin handia sortu dute eta horren lekuko dira akreditazioa eskatu duten 36 komunikabideak, 189 kazetari guztira. Athletic Clubek zortzi karpa berezi jarri ditu eurentzako San Mames kanpoaldean, prentsa gunearen sarreraren ondoan. Eremu mistoan eta prentsa-aretoan lan egingo dute. Hala nahi duten hautagaiek aukera izango dute, botoa eman ondoren, prentsa aretoan bertan agerraldi laburra egiteko.