undefined

Hauteskundeen jarraipena Klubeko kanal digitaletan

Hauteskundeen jarraipena Klubeko kanal digitaletan

Jarraitu hauteskundeen azken ordua Twitterren eta webgune ofizialetan, baita Youtubeko kanalean etenik gabe emitituko den saioan, 9:00etatik aurrera zuzenean San Mamesetik

Athletic Clubeko kanal digitalek jarriapen informatibo berezia egingo dute bihar, ekainak 24, San Mamesen ospatuko diren Athletic Clubeko Presidentetzarako eta Zuzendaritza Batzorderako Hauteskundeetan.

Hautestontziak irekitzen direnetik (09:00etan), gure Youtubeko kanal ofizialak saio berezi bat eskainiko du zuzenean, hauteskunde eguna amaitu arte, etenik gabe. Zuzeneko konexioak egingo dira orduro, hauteskundeen inguruan gertatzen den guztiaren azken ordua eskaintzeko, hiru hautagaien zuzeneko bozketarekin, boto eta parte-hartze portzentaje eguneratuekin eta San Mamesera hurbiltzen diren pertsona ospetsuei egindako elkarrizketekin.

Behin hautestontziak itxita, kanal zuri-gorriak zuzenean egingo du bat estadioarekin, hautagaitza irabazlearen izendapen ofiziala eta presidente berriaren lehen inpresioak eta ondorengo prentsaurrekoa zuzenean eskaintzeko.

Gainera, Klubaren webgune ofizialak eta Twitterreko euskarazko eta gaztelaniazko profil ofizialek hauteskunde egunean gertatzen den guztiaren minutuz minutuko informazioa eskainiko dute, parte-hartzeari, protagonisten adierazpenei eta zuzeneko argazki eta bideoei buruzko informazio eguneratuarekin.