
Horrela bizi izan genituen 2022ko hauteskundeak
Horrela bizi izan genituen 2022ko hauteskundeak
Hauteskundeen minutuz minutuko datuak Athletic Cluben webgunean, profil ofizialak Twitterren eta Youtubeko kanal zuri-gorrian
00:13
Izan Athletic (Jon Uriarte), hauteskundeen irabazlea
San Mamesen emandako 23.506 botoen zenbaketa amaitu eta akta sinatu ondoren, Hauteskunde Batzordeak Izan Athletic hautagaitza izendatu du Athletic Clubeko Presidentetzarako eta Zuzendaritza Batzarako hauteskundeetako irabazle, lau urteko agintaldirako.
Arechabaleta Taldea hautagaitzak 7.927 boto (%33,72) bildu ditu.
Barkala Geuria hautagaitzak 4.262 (%18,1) boto bildu ditu.
Izan Athletic hautagaitzak 10.979 (46,71) boto bildu ditu.
Boto zuriak 213 (%0,91) izan dira.
Balio gabeko botoak 125 (%0,53) izan dira.
22:00
Botoen kontaketak jarraitzen du
🗳️ HAUTESKUNDEAK 2022 I Bazkideek emandako botoen zenbaketak aurrera darrai. #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/LhCamuZqIh
— Athletic Club (@athletic_eus) June 24, 2022
21:00
Hautestontziak itxita
Hauek dira bozketak amaitu baino minutu batzuk lehenago bildutako parte-hartzeari buruzko datuak.
20:30
Oharra
Gogoan izan, hautestontziak itxi eta botoen zenbaketa amaitu ondoren, zelaira sartzeko aukera izango duela izendatze-ekitaldia ikusi nahi duenak. Irteerarako prestatu den ate beretik (2-3) sartu beharko da jendea.
20:00
Ordu bat hautestontziak ixteko
Azken 60 minutuak Athletic Clubeko bazkideek hurrengo lau urteetarako presidente berria aukeratzeko botoa eman dezaten. Hauteskundeen edizio honetako parte-hartzea 2018koa baino hamar puntu baino handiagoa da jada.
19:05
Parte-hartze altua hautestontziak ixteko bi orduren faltam
Parte-hartzeak nabarmen egin du gora 2018ko hauteskundeekin alderatuta. Ia hamar puntu gehiago azken bozketekin alderatuta.
18:05
Parte-hartze handiak bere horretan jarraitzen du
Bazkideen erroldaren %40,2k bozkatu du dagoeneko, 16.173 boto guztira, aurreko hauteskundeetan baino zortzi puntu gehiago.
Hau da hauteskunde-mahaiaren araberako ehunekoen banaketa.
17:10
Athleticen bazkideak, etengabe San Mamesera hurbiltzen
15.000 bazkide inguruk eman diote dagoeneko bere botoa Presidentetzarako hautagaiari eta bere Zuzendaritza Batzordeari.
16:55
Athleticen historian partida gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria
Joseba Etxeberria: “Egun oso polita eta berezia da athleticzaleontzat. San Mamesera bueltatzea beti da pozgarria. Oso ondo antolatuta daude hauteskundeak”
🗳️ HAUTESKUNDEAK 2022 I @17Etxeberria, Katedralean berriro.
“Egun oso polita eta berezia da athleticzaleontzat. San Mamesera bueltatzea beti da pozgarria. Oso ondo antolatuta daude hauteskundeak” #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/lcGeDrBh6p
— Athletic Club (@athletic_eus) June 24, 2022
16:05
12.542>9.959; 2022>2018
Ordu hauetan, bazkideek aurreko hauteskundeetan (2018) baino 2.583 boto gehiago eman dituzte.
15:30
Parte-hartzea hauteskunde-mahai bakoitzeko; lehenengo mahaiak portzentaje altuagoarekin
Hauek dira 15:00ak pasata mahai bakoitzeko eman diren botoen ehunekoak. 1. mahaitik 24. mahaira, bazkideek antzinatasunaren arabera bozkatzen dute. Klubari lotuta urte gehien daramaten bazkideek lehenengo mahaietan parte hartzen dute, berrienak, azkenetan.
15:05
Parte-hartze handia arratsaldeko lehen orduan
Jendetza ari da biltzen San Mamesen bere botoa emateko. Bazkideak erantzuten ari dira.
14:05
Parte-hartzearen eguneratzea
9.235 botorekin (%22,9), azken bost hauteskundeetako bigarren parte-hartze handiena. Parte-hartzea 2018koa baino bost puntu handiagoa da (%17,7).
13:40
Pablo Berasaluze, pilotari ohi profesionala: “Gertatzen dena gertatzen dela, Athleticek irabazi behar du”
🗳️ HAUTESKUNDEAK 2022 I Pablo Berasaluze, pilotari profesional ohia:
“Hauteskundeak San Mamesen ospatzea ideia bikaina iruditzen zait. Gertatzen dena gertatzen dela, Athleticek irabazi behar du”#AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/Uvg15Ffs3E
— Athletic Club (@athletic_eus) June 24, 2022
13:05
%17,2ko partaidetza ordu honetan, ia 7.000 boto
6.913 boto erregistratu dira (% 17,2) San Mamesen hauteskundeak hasi eta lau orduetara. Parte-hartzea 2018koa baino ia lau puntu handiagoa da (%13,4).
12:30
Parte-hartzea hauteskunde-mahai bakoitzeko
Hona hemen mahai bakoitzeko botoen ehunekoak, hauteskundeetako lehen hiru orduak igaro ondoren. 1. mahaitik 24.era, bazkideek antzinatasunaren arabera bozkatzen dute. Klubari lotuta urte gehien daramaten bazkideek lehenengo mahaietan parte hartzen dute, berrienak, azkenetan.
12:07
Ricardo Barkalaren botoa, Athletic Geuriako hautagaia
Ricardo Barkala, San Mamesen botoa emateko eskubidea erabili duten hautagaietako hirugarrena.
🗳️ HAUTESKUNDEAK 2022 I Ricardo Barkalak, @BarkalaGeuria taldeko hautagaiak, botoa eman du San Mamesen.
📺 Adierazpenak zuzenean 👉 https://t.co/YU97npDHc0#AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/rDLzOMToec
— Athletic Club (@athletic_eus) June 24, 2022
12:05
%11,7ko parte-hartzea hiru orduko hauteskundeen ondoren
4.709 boto erregistratu dira (%11,7) eguerdian San Mameseko hauteskundeetan, 2018an baino 1.319 gehiago (%8,2).
11:05
Iñaki Arechabaletak botoa eman du, Arechabaleta Taldeko hautagaia
Iñaki Arechabaleta, San Mamesen botoa emateko eskubidea erabili duten hiru hautagaietatik bigarrena.
🗳️ HAUTESKUNDEAK 2022 I Iñaki Arechabaletak, @Arechabaleta_T taldeko hautagaiak, botoa eman du San Mamesen. #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/ciNUey9m9B
— Athletic Club (@athletic_eus) June 24, 2022
11:00
Parte-hartzea 2 puntu eta erdi igo da
2.781 boto (%6,9) San Mameseko hauteskundeen bigarren orduan, 2018an baino 1.002 gehiago (%4,3). Parte-hartzea 2011koen oso antzekoa da.
10:10
Jon Uriartek bozkatu du, Izan Athleticeko hautagaia
Jon Uriarte izan da San Mamesen botoa eman duen hiru hautagaietatik lehena.
🗳️ HAUTESKUNDEAK 2022 I Jon Uriartek, @izanathletic taldeko hautagaiak, botoa eman du jada.
📺 Adierazpenak zuzenean 👉 https://t.co/YU97npDHc0#AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/hTB1hQQLzx
— Athletic Club (@athletic_eus) June 24, 2022
10:05
Parte-hartzeari buruzko lehen datuak
Nabarmen egin du gora hauteskunde-eguneko lehen orduan, 2018ko hauteskundeekin alderatuta. Ordu horietan, 1.236 boto (%3,1) zenbatu dira, aurreko hauteskundeetako 697 botoekin alderatuta (% 1,7).
09:45
Aitor Elizegik, Athleticen azken presidenteak, bozkatu du
Aitor Elizegik botoa eman du jada San Mamesen. “Athleticen festa izango da. Lau urtean behin, gure batzar unibertsalera bazkideak deitzeko eta hauei hurrengo presidentea eta zuzendaritza batzordea hauta ditzala eskatzeko ohorea dugu, etorkizunari harrotasunez eta elkartuta begiratzeko, ziur aski, proiektu on batekin», adierazi du presidenteak Klubeko mikrofonoetara eskainitako adierazpenetan.
09:20
Arinen iritsi diren bazkideak
Eguzkia lagun dute San Mameseko lehen boto-emaileek. Tenperatura atsegina ekainaren 24ko goizean Bilbon.
🗳️ HAUTESKUNDEAK 2022 I Eguraldia lagun gaur goizean San Mamesen bozketa egun honetan ☀️
Arinen iritsi diren bazkideak hemen dira jada. #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/IpZyjpq5rB
— Athletic Club (@athletic_eus) June 24, 2022
09:00
Hautestontziak ireki dira San Mamesen
San Mames osoan zehar banatutako 24 hautestontziak zabalik daude.
08:45
Dena prest San Mamesen
Athletic Clubeko hamargarren hauteskundeak hastear dira. 40.257 bazkidek, urtebete baino gehiagoko antzinatasuna dutenek eta adinez nagusiak direnek, San Mamesen aukeratuko dute Athletic Clubeko 33. presidentea. Indarrean dagoen NANa edo pasaportea aurkeztu ondoren, botoak jasoko dituzten 24 mahaiak prest daude 9:00etatik 21:00etara hautesle zuri-gorriak hartzeko.
Hauteskundeen minutuz minutua jarraitu ahal izango duzu Athletic Cluben webgunearen eta euskarazko, gaztelaniazko eta Twitterreko profil ofizialen bitartez.
Gainera, hautestontziak irekitzen direnetik (09:00etan), gure Youtubeko kanal ofizialak saio berezi bat emango du zuzenean, etenik gabe, hauteskunde eguna amaitu arte. Zuzeneko konexioak egingo dira ordu bakoitzean, puntu-puntuan, hauteskundeen inguruan gertatzen den guztiaren azken ordua eskaintzeko, hiru hautagaien zuzeneko bozketa, boto eta parte-hartze portzentajeak eguneratuta eta San Mamesera botoa emateko hurbiltzen diren pertsonei flash elkarrizketak eginez.