undefined

Jon Uriarteren botoa I Hauteskundeak 2022

Jon Uriarteren botoa I Hauteskundeak 2022

Izan Athleticeko hautagaiak botoa emateko eskubidea erabili du San Mamesen

Jon Uriartek, Izan Athletic hautagaitzako presidentegaiak, botoa emateko eskubidea erabili du San Mamesen 10:00ak aldera. “Egun berezia da eta azkenean iritsi da. Oso pozik gaude. Lan gogorreko eta intentsitate handiko asteak izan dira. Egun hau iristeko gogo handia genuen. Emaitza ikusteko gogoz”, adierazi du Uriartek.

Hautagaiak mezu bat bidali die bazkide guztiei: “Botoa ematera gonbidatzen zaituztet, Athleticek behar du. Hauteskunde egunean eman behar da pauso bat aurrera. Bazkideak San Mamesera hurbilduko direlakoan nago. Gogo handia dugu emaitza ikusteko”.