undefined

Ricardo Barkalaren botoa I Hauteskundeak 2022

Ricardo Barkalaren botoa I Hauteskundeak 2022

Barkala Geuriaren hautagaiak botoa emateko eskubidea erabili du San Mamesen

Ricardo Barkala, Barkala Geuria hautagaitzako presidentegaia, San Mamesen bozkatzeko eskubideaz baliatu da 12:00ak aldera. “Niretzat egun berezia da hautagai izateagatik eta bozkatzeagatik. San Mamesen hauteskundeak egingo zirela iragartzean ideia ona iruditu zitzaidan eta, behin ikusita, asmatu egin da. Guk oso lan serioa eta landua egin dugu”, adierazi du Barkalak.

Hautagaiak mezu bat bidali die bazkide guztiei: “Parte hartzeko eskatzen diet. Klub desberdin eta berezia gara, bazkideena. Garrantzitsua da bazkideek hautagaiek eskaintzen diotena ikustea eta hausnartzea, gero Klubarentzat onena iruditzen zaiena kontzienteki bozkatzeko. Gurea hilabete askoko lana duen proiektua da, serioa eta fidagarria. Hori da gure aurkezpena eta horregatik uste dut bozkatu behar digutela”.