undefined

Ezagutu Borussia Mönchengladbach eta MSV Duisburg

Ezagutu Borussia Mönchengladbach eta MSV Duisburg

Uztailean Alemanian jokatuko duten denboraldi-aurreko txapelketari begira Athleticen aurkariei buruz jakin behar duzun guztia

Uztailaren 17an Athletic Clubek Borussia Mönchengladbach eta MSV Duisburg izango ditu aurkari. Tradizioen Kopa deiturikoa Duisburgoko Schauinsland-Reisen-Arena zelaian jokatuko da eta partidek 45 minutuko iraupena izango dute. Lehoiek Bundesligako talde historikoetako bat izango dute aurrez aurre, M ‘gladbach, 17:00etan, eta jarraian etxeko taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak 18:00etan. Bi talde alemaniarrak elkarren aurka lehiatuko dira lehenengo, 16:00etan.

Ez da Athleticen lehen parte-hartzea izango txapelketa honetan, zuri-gorriek Duisburgoren eta Fulhamen aurka jokatu baitzuten Tradizioen Kopa honen 2018-19ko edizioan. Gainera, Athleticek Borussia Mönchengladbachen aurka jokatuko duen laugarren aldia izango da denboraldi-aurreko lagunarteko batean.

Jarraian, hurrengo aurkaria hobeto ezagutzeko datu interesgarrien zerrenda bildu dugu.

Borussia Mönchengladbach

  • Borussia Mönchengladbach Daniel Farke Norwich Cityko entrenatzaile ohiak zuzentzen du, duela gutxi Adi Hütter ordezkatu duenak.
  • Kluba 1900eko abuztuaren 1ean sortu zen ofizialki Fussball Club Borussia 1900 izenarekin.
  • Borussiak, Alemaniako historiako talderik arrakastatsuenetako batek, 70eko hamarkadan bizi izan zuen bere urrezko garaia. Bere palmaresak honako hauek biltzen ditu: Bundesligako bost titulu (1969-70, 1970-71, 1974-75, 1975-76, 1976-77), Alemaniako hiru Kopa (1959-60, 1972-73, 1994-95), UEFAko bi Kopa (1974-75, 1978-79). UEFA Kopako (1972-73, 1979-80) eta Europako Kopako (1976-77) txapeldunorde ere izan zen.
  • 70eko hamarkadan bere aurrelari izarra Jupp Heynckes Athleticeko entrenatzaile ohia izan zen. Gaur egun, Gladbachen historiako golegile nagusia izaten jarraitzen du, 294 gol sartu ditu 410 partidatan.
  • Die Fohlen (Zaldikumeak) izenez ere ezagutzen dira, klubak erasoko futbolaren alde eta jokalari gazteak lerrokatzearen alde egindako apustuari egindako keinua.
  • Taldeak 54.000 ikuslerentzako lekua duen Borussia Park estadioan jokatzen du 2004az geroztik. Bere aurreko egoitza Bökelbergstadion zen.
  • M’gladbachek hamargarren postuan amaitu zuen 2021-22 denboraldian, eta golegile nagusia Jonas Hofmann izan zen, 26 partidatan 12 gol sartu zituelarik.
  • Heynckesek bi etapa ezberdinetan zuzendu zituen zaldikumeak: 1979-1987 eta 2006-2007an.
  • Borussia 1965-66 denboraldian iritsi zen lehen aldiz Bundesligara eta, ordutik, maila gorenean egon da denboraldi guztietan, 1999-00, 2000-01 eta 2007-08 denboraldietan izan ezik.
  • Azkenaldian, Txapeldunen Ligako ohikoa izan da, eta 2020-21, 2016-17, 2015-16 eta 2012-13 denboraldietan sailkatu da.
  • Nazioartean euren herrialdeak ordezkatu dituen jokalari ugari ditu egungo taldean: Jonas Hofmann, Christoph Kramer, Patrick Herrmann eta Lars Stindl (Alemania), Yann Sommer eta Nico Elvedi (Suitza), Stefan Lainer (Austria), Joe Scally (Estatu Batuak), Marcus Thuram eta Alassane Pléa (Frantzia), besteak beste.
  • Athleticek hiru aldiz jokatu du M’gladbachen aurka. Berdinketa bat (1-1) San Mamesen 1975-76an, garaipen bat (1-3) Borussia Parken 2014-15ean (Aritz Adurizek hat-trick bat sartu zuen) eta beste garaipen bat (0-2) Alemanian 2019-20an.

MSV Duisburg

  • MSV Duisburg Meidericher Spielverein bezala sortu zen 1902an eta gaur egun bere mendeurrena ospatzen du. 1905ean, klubak Sport Club Viktoria Meiderichekin bat egin zuen eta 1967an Meidericher Spielverein 02 e V. Duisburg bihurtu zen, edo MSV Duisburg laburtzeko.
  • MSV Duisburg taldea Bundesligaren sortzaileetako bat izan zen 1963-64 denboraldian, eta bigarren geratu zen lehiaketaren estreineko sasoian.
  • Taldeak ia 20 denboraldi jarraian eman zituen Alemaniako futbolaren maila gorenean, 1981-82 denboraldian bigarren mailara jaitsi aurretik. Ordutik, hainbat aldiz igo eta jaitsi da. Gaur egun Alemaniako hirugarren mailan jokatzen du eta Bundesligako azken denboraldia 2007-08 izan zen.
  • Die Zebras (Zebrak) izenez ezagutzen dira, marra horizontaleko kamisetengatik.
  • Duisburgoren estadioa MSV Arena da, 31.500 ikuslerentzako lekua duena. 2004ko azaroan inauguratu zen, eta gaur egun Schauinsland-Reisen-Arena du izena, babesletza-arrazoiengatik.
  • Duisburgok ligako 15. postuan bukatu zuen iragan denboraldian, eta Orhan Ademi aurrelaria izan zen golegile nagusia, 37 partidatan 12 gol sartuta.
  • Torsten Ziegner da zebren egungo entrenatzailea. 2021eko maiatzean sartu zen taldean eta denboraldiko azken bi partiden ardura hartu zuen. Bere lehen partidan lortutako garaipenak klubaren mailari eustea bermatu zuen.
  • DFB-Pokaleko (Alemaniako Kopa) 2010-11ko finalista harrigarria izan zen, Schalke 04ren aurka 0-5 galdu zuen.
  • Duisburg 500.000 biztanle inguruko hiri industrial garrantzitsua da. Rin eta Ruhr ibaien elkargunean dago, eta munduko barne-porturik handiena duelako da ezaguna.