undefined

Joseba Aguirrek eta Rafa Alkortak klubarekin zuten lotura amaitu dute

Joseba Aguirrek eta Rafa Alkortak klubarekin zuten lotura amaitu dute

Emakumezkoen eta gizonezkoen kirol zuzendariek ez dute Athletic Cluben jarraituko

Joseba Aguirrek eta Rafa Alkortak, emakumezkoen eta gizonezkoen taldeetako kirol zuzendariek, gaur ekainak 30 amaituko dute Athleticekin duten harremana. Zuzendaritza-Batzordeak kirol-proiektu berrirako dituzten planetan ez direla sartzen jakinarazi die.

Athletic Clubetik Rafa Alkorta eta Joseba Aguirreri, lehenengo eskuzabaltasunez ordezkatu gintuztelako futbolari gisa eta gero zintzotasunez lan teknikoak egin dituztelako, etorkizunean bere ibilbide profesionalean zorte handia izan dezatela opa diegu eta, aldi berean, biziki eskertzen diegu hainbeste urtez erakundearen interesen alde egindako lana eta erakutsitako dedikazioa.