undefined

Zuzendaritza-Batzordea Ibaiganen

Zuzendaritza-Batzordea Ibaiganen

Agintaldiko lehen egunean, talde berriak argazkia atera du Jon Uriarte presidentearekin batera Athletic Clubeko egoitza sozialeko eskaileretan

Jon Uriarte buru duen Zuzendaritza-Batzordeak Ibaigane bisitatu du gaur arratsaldean, Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailea aurkezteko San Mamesen egingo den prentsaurrekora joan aurretik.

Langileak agurtu ondoren, argazki sinbolikoa egin dute egoitza sozialeko eskaileretan, zuzendaritzako 19 kideetatik 17 bertan izan direla. Ana Diez eta Roque Echaniz batzordekideak ezin izan dira ekitaldira joan, arrazoi profesionalengatik.