undefined

Denboraldiaurreko lehen lan saioa, ateak irekita

Denboraldiaurreko lehen lan saioa, ateak irekita

Lehoiek uztailaren 4an, astelehena, ekingo diete lan saioei, goizeko 10:00etan. Lehen entrenamendua ateak zabalik egingo da

IMQren ohiko proba medikoek denboraldiaurreko oihala igo badute, orain baloiaren txanda da. Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldea Lezamako entrenamenduetara itzuliko da datorren astelehenean, uztailaren 4an, Ernesto Valverderen eta talde teknikoaren aginduetara.

Saioa goizeko 10:00etan hasiko da Lezamako 1. zelaian, eta ateak irekita egingo da denboraldiko lehen entrenamendua ikusi nahi duen ororentzat. Lehoiek bigarren lan-karga batekin osatuko dute eguna, 18:00etan, kasu honetan ateak itxita.

Publikoarentzako sarrera lurpeko aparkalekuaren sarbidetik egingo da, eta nahi izanez gero, ibilgailuak bertan uzteko aukera izango dute ikusleek.