undefined

1. FSV Mainz 05: borroka etengabea

1. FSV Mainz 05: borroka etengabea

Athleticek uztailean izango duen azken aurkari alemaniarrari buruz jakin behar duzun guztia

Athletic Clubek bere stagea Alemanian borobilduko du uztailaren 23an 1. FSV Mainz 05 taldearen aurka. Neurketa Mewa Arenan jokatuko da 17:00etatik aurrera, bertako taldearen zelaian, eta lehoiek Alemanian egingo duten ibilbidea amaitutzat emango dute.

Jarraian, denboraldiaren aurreko prestaketa-fase honetan izango dugun aurkaria hobeto ezagutzeko datu batzuk bildu ditugu:

  • 1905ean sortu zen 1. Mainzer Fussballclub Hassia 1905 izenarekin, eta Alemaniako Maguncia eskualdeko klubak bere kirol-arrakastarik handienak XXI. mendean lortu ditu: maila gorenean sendotzea, 2009/10 denboralditik ez da maila horretatik jaitsi, eta Europako txapelketetan partaidetzak: 2005/06, 2011/12 eta 2014/15.
  • Bere harrobia Alemaniako ospetsuenetakoa da. Gainera, jarduera sozial ugariei eta ongintzako klubari esker, lotura sendoak ditu komunitatearekin, eta, denboraren poderioz aldaketak izan diren arren, bere filosofiari leial eutsi dio. Kluba ulertzeko modu bat da, maila guztietako konpromiso sozialean oinarritua, eta langileen, bazkideen eta zaleen arteko lankidetza estua du ezaugarri.
  • Frankfurteko mendebaldean (Alemaniako erdialdean) dagoen hiriko taldeak nazionalitate, kultura, erlijio eta klase sozialen arteko batasun elementutzat hartzen du kirola. Halaber, bere hitzetan, konpromiso sozial eta ekologikoan aitzindaria da. Izan ere, guztiz kontzientziatuta daude ingurumenarekin.
  • 1990ean Mainz 05 futbol profesionalera itzuli zenetik, bere hiriak geroz eta gehiago babestu du urteak aurrera egin ahala. Klubaren printzipio nagusietako bat bere espirituari eustea da, profesionalizazioa eta merkaturatzea saihestezinak izan arren, eta bere zaleak ezagunak dira taldeari baldintzarik gabeko laguntza emateagatik, tolerantziagatik, errespetuagatik eta joko garbiagatik.
  • Athleticen denboraldi-aurreko aurkaria Bo Svenssonek zuzentzen du. Daniarrak eta Mainz taldeko futbolari ohiak 2021eko urtarrilean hartu zuen kargua.
  • 1. FSV Mainz 05en historian, nazioarteko selekzioetan jokatutako hainbat futbolarik jantzi dute bere elastikoa: André Schürrlek, Shinji Okazakik, Lewis Holtbyk edo Loris Kariusek, besteak beste.
  • Die Nullfünfer (O-Fives) izenez ezagutzen dira, taldearen sorrera-urteari erreferentzia argia eginez.
  • 1. Mainz 05en etxea Mewa Arena da, alemaniarrek eta lehoiek denboraldi-aurre honetan neurtuko dituzten estadio bera. 33.305 ikuslerentzako edukiera du. Lehen, alemaniako taldeak bere etxeko partidak Stadion am Bruchweg-en jokatzen zituen, 20.300 ikuslerentzako edukierarekin.
  • Aurreko denboraldian zortzigarren izan ziren Bundesligan 46 punturekin, Conference Leaguerako sailkapenetik sei puntura. Golegile nagusia Jonathan Burkardt izan zen. Darmstadten jaiotako harrobiko jokalariak 11 gol sartu zituen etxeko txapelketan.
  • 1. FSV Mainz 05en historia aldatu egin zen bi teknikarirekin: Jürgen Klopp eta Thomas Tuchel. Lehena aulkian zegoela, kluba, 2. Bundesligan jaisteko beldur zena, maila horretako erreferentzia bihurtu zen, eta elite alemaniarrera igotzeko borrokatu zuen. Kloppek eta bere mutilek hiru aldiz porrot egin zuten promozio saiakeretan, baina azkenean 2003/04 denboraldian helburua betetzea lortu zuten. Klubak hiru denboraldi jokatu zituen maila gorenean, baina 2006/07 denboraldiaren amaieran jeitsi egin zen. Mainzek bi urte geroago berreskuratu zuen berriro bere tokia Lehen Mailan, 2008/09 denboraldiaren ondoren. Tuchel aulkian zela, denboraldi bikaina osatu zuen 2010/11 denboraldian eta bosgarren postuan amaitu zuen Europa Ligarako sailkatuz. Bere historiako sailkapenik onena da.
  • Mainz eta Athleticen arteko aurrekari bakarra 2018/19 denboraldiaurrekoa da eta bi taldeek golik gabe berdindu zuten Mewa Arenan.