undefined

Gorka Guruzeta Athletic Clubera bueltan da

Gorka Guruzeta Athletic Clubera bueltan da

LaLiga Smartbanken SD Amorebieta taldearekin 13 gol sartu ostean, aurrelariak 2024ra arte sinatu du

Athletic Clubek eta Gorka Guruzeta aurrelariak hurrengo bi denboraldietarako, 2024ra arte, akordioa lortu dute, aldagai batzuen arabera hirugarren urte bat gehitzeko aukerarekin. Donostiarra libre iritsi da talde zuri-gorrira, SD Amorebieta taldean LaLiga Smartbanken egindako denboraldi bikainean 13 gol erdietsi eta gero.

Guruzetak (25 urte) lehoi gisa bederatzi partida jokatu zituen 2018-19 denboraldian eta Sevilla FC taldearen aurka Kopako kanporaketa batean gol bat sartu zuen. Jubenila zela heldu zen Antiguokotik eta 48 gol sartu zituen Basconia eta Bilbao Athleticen artean, horietako 31 bigarren talde zuri-gorrian.

Futbolaria Ernesto Valverderen aginduetara jarriko da astelehen honetatik aurrera eta prentsaurrekoa eskainiko du datozen egunetan Lezamako instalazioetan.