undefined

Hiru lehoikume berrik egingo dute denboraldiaurrea Valverderekin

Hiru lehoikume berrik egingo dute denboraldiaurrea Valverderekin

Beñat Gerenabarrena erdilaria eta Malcom Adu Ares eta Luis Bilbao aurrelariak lehen taldearekin entrenatuko dira

Athletic Clubek denboraldiaurrea prestatzen jarraitzen du eta Ernesto Valverdek aurreko denboraldian bigarren taldean eta CD Basconian aritu ziren hiru futbolari izango ditu. Beñat Gerenabarrena erdilaria eta Malcom Adu Ares eta Luis Bilbao aurrelariak, guztiak Bilbao Athleticek Patxi Salinasen aginduetara egin zuen bigarren itzuli bikainean parte hartu zutenak.

Horiez gain, Aitor Paredes erdiko atzelaria eta Beñat Prados erdilaria (Marcelinoren aginduetara aritu ziren pada den udan) eta hiru atezain (Ander Iru, Alex Padilla eta Ibon Ispizua, Gernikan utzita pasa den denboraldian) ere arituko dira prestakuntzaren hasieran. Unai Simonen eta Julen Agirrezabalaren hutsuneek, selekzioekin izan dituzten konpromisoengatik, horretara behartu dute. Iñigo Martinez eta Unai Vencedor ere beranduago hasiko dira arrazoi beragatik.

Denboraldiaurre batean Imanol Garcia de Albeniz ezker hegaleko atzelaria ere berria da, aurreko denboraldian CD Mirandesen utzita aritu baitzen, LaLiga Smartbanken 34 partida jokatuz.

BEÑAT GERENABARRENA
Beñat Gerenabarrena (19 urte) funtsezko pieza izan da CD Basconiako muinean lehenengo, eta Bilbao Athleticenean ondoren, aurreko denboraldian. Bigarren filialean 18 partida jokatu zituen eta bost gol sartu; Bilbao Athleticen, berriz, eztabaidaezina izan zen taldearen bigarren itzuli handian, 15 neurketa jokatuz. Haur mailetatik Lezaman, Lekeitiokoak maila guztiak gainditu ditu etengabeko progresioan, denboraldiaurre honetan lehen taldearekin batera arituko den arte.

MALCOM ADU ARES
Malcom Adu Aresek (20 urte) maila ikusgarria eman du Lezaman egin duen lehen denboraldian, Hirugarren Mailako Santutxu FC taldetik iritsi baitzen. Lehen itzulian CD Basconian nabarmendu ondoren, bigarren talderako deitu zuten Primera RFEF mailan jarraitzeko erronka zorrotzean, eta jokatutako 18 partidetan egindako sei golek apustuaren arrakasta erakutsi zuten. Bere abiadura, erregate ahalmen handia eta jaurtiketa indartsua erasorako aukera bikaina bezala nabarmentzen dira.

LUIS BILBAO
Luis Bilbaok (19 urte) hamargarren denboraldia beteko du Lezaman, non alebin mailan iritsi zen. Hegaleko jokalari azkarra eta golak egiteko erraztasuna duena da, eta Gerenabarrenak eta Malcomek bezala, koska bat egin zuen gora Bilbao Athleticen salbazioa lortzeko; izan ere, gol garrantzitsua sartu zuen Real Racing Cluben aurka Lezaman jokatutako neurketan, eta, azkenean, mailari eusten lagundu zuen. Gazteak A taldean hamaika gol sartu zituen 2019/20 denboraldian.