undefined

Athletic Club- Deportivo Alaves lagunarteko partida Lezaman

Athletic Club- Deportivo Alaves lagunarteko partida Lezaman

Abuztuaren 6an, larunbatan eta ordua konfirmetzeke, Ernesto Valverderenek Gasteizko taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak

Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek akordioa lortu dute Lezaman lagunartekoa jokatzeko abuztuaren 6an. Denboraldi-aurreko partida Lezamako 2. futbol-zelaian jokatuko da, Bilbao Athleticen partiden ohiko zelaian, konfirmatzeke dagoen ordutegian.

Ernesto Valverderen taldeak Luis Garcia Plazaren aurka neurtuko ditu indarrak Lasesarren Euskal Herria Txapela jokatu eta hurrengo egunean.