undefined

Jokin Ezkietak ez du Athletic Cluben jarraituko

Jokin Ezkietak ez du Athletic Cluben jarraituko

Klubak atezainarekin akordioa lortu du geratzen zitzaion kontratu-urtea bertan behera uzteko

Athletic Clubek eta Jokin Ezkieta atezainak akordioa lortu dute geratzen zitzaion kontratu-urtea bertan behera uzteko. Atezain nafarrak horrela amaituko du bere etapa talde zuri-gorrian, 2019/20 denboraldian iritsi baitzen FC Barcelonatik. Klubak jokalaria berreskuratzeko eskubidea izango du.

Ezkietak hiru denboraldi eman ditu lehen taldearen dinamikan, baina lehenengoan 26 partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin, eta igoera-fasea jokatu zuen. Urte horretan bertan estreinatu zen lehoi gisa, Kopako kanporaketa batean, CD Teneriferen aurka. Bosgarren minutuan sartu behar izan zuen txartel gorri baten ondorioz, eta erabakigarria izan zen penaltietan.

Bigarren denboraldian, UD Ibiza eta CD Alcoyanoren aurkako Kopako kanporaketetan parte hartu zuen, baita Elxen jokatutako LaLigako partida batean ere. Bere azken minutu ofizialak izan ziren zuri-gorri gisa.

Athletic Clubek zorterik onena opa dio Jokin Ezkietari etorkizunean izango duen ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen dio urte hauetan guztietan zehar erakundearen interesen defentsan erakutsitako dedikazioa.