undefined

AC Museoa, udan egunero zabalik

AC Museoa, udan egunero zabalik

Aprobetxatu uda Athleticen historia eta San Mameseko bazter guztiak batera ezagutzeko

Athletic Club Museoak uztaileko eta abuztuko egun guztietan irekiko ditu ateak. Urteko gainerako hilabeteetan ez bezala, udan astelehenetan ere sartu ahal izango da San Mameseko instalazioetara, abuztuaren 15ean izan ezik, 2022/23 LaLigako lehen jardunaldia jokatuko baitute Athletic Clubek eta RCD Mallorcak.

Ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da. Aprobetxatu aukera bikain hau klub zuri-gorriaren historia eta Katedraleko bazter guztiak batera ezagutzeko, estadioko Tourra eginez.

Lortu orain Athletic Club Museorako sarrera!