undefined

2022-23ko bigarren ekipazioa eskuragarri berriro

2022-23ko bigarren ekipazioa eskuragarri berriro

Away kamisetak lehen egunetan izandako harrera bikainaren ondoren, Klubeko denda fisikoetan eta online dendetan salgai dago berriro

Athletic Clubek 2022/23 denboraldirako duen bigarren New Balance ekipamendua salgai dago berriro ere denda fisikoetan eta online.

Elastiko berriak harrera ikusgarria izan zuen jarraitzaile zuri-gorriengan, hasierako stocka agortu baitzuten salmentaren lehen egunetan, azken urteetan lehoien kanpoko beste edozein kamisetareno eskaera kopurua nabarmen gaindituz. Ordudanik kamiseta dendetan erreserbatu dutenek edo online erosi dutenek Klubaren jakinarazpena jasoko dute (posta elektronikoz edo telefonoz) eta jasotzera pasa ahal izango dira, edo, bestela, ordainketa egiteko unean eskaini zuten helbidean jasoko dute.

“Lehoien indarra”

Lehoien indarrean inspiratuta, kamiseta gris iman berriak felino honen estanpatu grafiko deigarria du, kolore gorri eta beltzekoa. Diseinua Athletic Cluben espiritu basatiari eta zale zuri-gorrien orro indartsuari egindako omenaldia da. Gainera, lepo biribil bat dauka, ertz beltz eta grisarekin, mahukak beltzak diren bitartean; kamisetak, halaber, New Balanceko xehetasun esklusiboak ditu, bai eta ikurrina garondoan.

Eros ezazu zure orain!