undefined

Sergio Navarro eta Mikel Gonzalez Lezaman zuzentzen ari dira jada

Sergio Navarro eta Mikel Gonzalez Lezaman zuzentzen ari dira jada

Prestakuntzako futbolean eskarmentu handia izanda, harrobiko eta kirol-garapeneko zuzendari eta lagapen zuzendari izendatu dituzte

Athletic Club kirol proiektu berriaren ideiekin lanean ari da jada funtsezko bi piezekin. Sergio Navarro Lezamako zuzendari izendatu dute, eta Mikel Gonzalez, kirol garapen eta lagapenen zuzendari. Biek ala biek eskarmentu handia dute heziketako eta futbol profesionalean.

Huelvan jaiotako Sergio Navarro Lezamako zuzendari berri gisa hasi da lanean jada. Metodologiako zuzendari gisa, Sergiok jokalariak prestatzeko eskuliburua ezarri zuen Rubin Kazan taldearen Akademian (2011-2013), eta, ondoren, Villarrealeko eskolako zuzendaria izan zen (2014-2017), gaur egungo LaLigako harrobi onenetako bat garatuz.

Entrenatzaile gisa, beste esperientzia batzuen artean, Paco Lopezekin Levanten egindako lana nabarmentzen da (2018-2021), talde teknikoan jokalariaren banakako garapenaren arduraduna izanik. Proiektu hau harrobia prestatzeko metodologia profesionalen maila gorenera eramateko apustu berritzaileagatik ezaguna egin da.

Mikel Gonzalez, bestalde, Lezamako harrobiko jokalariek futbol profesionalean izango duten kirol garapenaren arduraduna izango da. Harrobiko zuzendaritzarekin batera, kirol-egituran Ondorengotza-Lerroen definizioan parte hartuko du, taldeak egiten parte hartuz eta, bereziki, gure futbolarien proiekzioa identifikatuz eta haien kirol-garapen onena planifikatuz, barnean hartuta jokalarien lagapenen taldeen hautatzea, koordinatzea eta kontrolatzea, haien hazkundea eta balioa bermatzeko.

Mikel Gonzalez oso ezaguna da euskal futbolean, bai harrobian, bai Kirol Zuzendaritzan. Ikuspegi bikoitza honek klubean beteko duen paper  berrian ahalik eta ondoen aritzea ekarriko duena. Harrobiari dagokionez, Levanteko scouting departamentuan ibili ondoren (arkitektura ikasketak Valentzian amaitzen zituen bitartean), Eibarreko harrobiko futbolaren arduraduna izan zen lehenik (2014-17) eta Deportivo Alaveseko harrobia zuzendu zuen ondoren (2017-2019). Handik talde arabarraren Kirol Zuzendaritzaren alboko izatera igaro zen, eta kargu horretan aritu da 2022ko uztailean Athletic Clubera joan den arte.

Alavesen egituran, gainera, 2020an, Kirol Zuzendaritzako albokoa izateaz gain, NK Istra 1961 klub kroaziarraren gerentzia (klub hori talde gasteiztarrarena da) uztartu zituen, oso talde gazteak diseinatzeko lan handia eginda (kroaziar kopako txapeldunorde izatera iritsi zen), baita jokalarien errebalorizaziorako lana gauzatuta (historia osoko Kroaziako 16 urtez azpiko jokalari baten salmentarik garestiena eginez: Roko Zivkovic Red Bull Salzburgora).

Gure balio gazteak garatzeko ilusioz beteriko taldea osatzen duten bi profil dira.