undefined

Bilbao Athletic 2022-23, abian

Bilbao Athletic 2022-23, abian

Lehoikumeak, Bingen Arostegiren agindupean, kanpaina zorrotz baterako prestatzen hasi dira

Bilbao Athletic 2022-23 taldeak bihar, uztailak 11, emango dio hasiera denboraldi berri bati, Bingen Arostegi buru dela, Jon Solaunekin batera. Lehoikumeek prestaketa-faseari ekingo diote, beti lehiakorra den Lehen Federazio mailan (RFEF-ek berriki izendatutako kategorian) berriro lehiatu aurretik, estatuko futbolaren hirugarren mailan.

Denboraldi-aurreko zazpi adiskidantzazko partida zehaztuta daudelarik, bigarren talde zuri-gorriak 24 jokalariz osatutako plantilarekin ekingo du lehen lan saioa bihar Lezaman 10:30etatik aurrera:

Ispizua, Peñalver, Gastesi, Lorente, Eguiluz, Mendibe, Trespalacios, Rincon, De Jesus, Chasco, Oier Lopez, Rego, Naveira, Delgado, Generenabarrena, Velez, Unai Gomez, Cabo, Goti, Kepa Uriarte, Jon Guruzeta, Ewan, Pascual, Ibai Sanz.

Lehen entrenamendua amaitzean, Bingen Arostegi lehen aldiz agertuko da komunikabideen aurrean, bigarren taldeko entrenatzaile gisa. Prentsaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izango da Youtubeko gure kanal ofizialetik.