undefined

Bingen Arostegi: “Hezitzailea izan naiz beti”

Bingen Arostegi: “Hezitzailea izan naiz beti”

Bilbao Athleticeko entrenatzaile berriak bere iritziak partekatu ditu denboraldi-aurreko lehen entrenamendua zuzendu ondoren

Bingen Arostegi Bilbao Athleticeko entrenatzaile gisa estreinatu da Lezaman. Lehen entrenamendu zuzendu ondoren, teknikariak zuri-gorrien instalazioetan zeuden komunikabideen galderei erantzun die: “Oso erronka polita iruditzen zait, gogo handiz aurre egiten diodan aukera profesional eta pertsonal izugarria”, adierazi du Arostegik.

Prestatzaile bermeotarrak eskerrak eman dizkio Kuko Zigandari, 2020tik Real Oviedon bigarren entrenatzaile gisa aritu baita berarekin: “Bera gabe, ziurrenik gaur ez nukeen beti nahi izan dudan klubean lan egiteko aukera zoragarri hau izango”.

Arostegik ibilbide luzea du Lezaman, kadete eta gazte mailako taldea zuzendu eta Joseba Agirreren bigarren izan baitzen emakumezkoen ligako azken tituluan. Itzulera honetan entrenatzaile lasaiagoa dela uste du: “Futbol profesionalean esperientzia dut orain, lehen ez nuena, etaprestatzailearen begirada galdu ez duena. Uste dut bi gauza horiek konbinatzeak asko lagun diezaiokeela lehen taldera igarotzeko gertu dagoen jokalari bati”. 

Entrenatzaile zuri-gorriak argi dauka garrantzitsuena lehen talderako jokalariak sortzea dela, “jokalari bakoitzaren bertsiorik onena bilatzea, jauzia edozein unetan egiteko prest egon dadin”. Talde mailan, Arostegik joko erritmo handiko talde baten aldeko apustua egin nahi du: “Uste dut aukera zoragarria dela jokalari gazteentzat maila oso zail batean zer eskaini ahal duten erakusteko”.