undefined

Capak kontratu berria sinatu du Athletic Clubekin

Capak kontratu berria sinatu du Athletic Clubekin

Akordioak bi denboraldiko iraupena du, eta diru-sarreren zati bat helburuak betetzeari lotuta egongo da

Athletic Clubek eta Ander Capak kontratu berria sinatzeko akordioa lortu dute, ekainaren 30ean lehoi gisa egindako laugarren denboraldiari jarraipena emateko. Loturak bi sasoi iraungo du, baina klubak aukera izango du, 2022-23 denboraldian helburu batzuk bete ez baditu, jokalariaren azken urtea bertan behera uzteko.

Zuzendaritza Batzordearen lan ildotik, Capak onartu egin du Athletic Clubek proposatutako planteamendu ekonomikoa, aldagai soldata-egituran oinarrituta, eta banakako helburuak eta taldeko emaitzak betetzeari lotuta egongo dena.

Portugaleteko jokalaria gaur bertan jarriko da Ernesto Valverderen esanetara. Guztira, 105 partida jokatu ditu lehen talde zuri-gorriarekin, bost gol sartuta. Hegalekoak 2018-19 denboraldian egin zuen debuta, SD Eibar taldetik heldu eta gero.