undefined

Akordioa Cordoba CFrekin Diarra jokalariarengatik

Akordioa Cordoba CFrekin Diarra jokalariarengatik

Erdilariak talde andaluziarrarekin sinatu du eta Athleticek futbolaria berreskuratzeko eskubidea eta balizko salmentaren ehuneko jakin bat gordetzen du

Athletic Clubek eta Cordoba CFk akordioa lortu dute Youssuf Diarra bigarren taldeko erdilaria Andaluziako taldera pasatzeko. Ibaiganek futbolaria berreskuratzeko eskubidea eta balizko salmentaren ehuneko jakin bat gordetzen ditu.

Diarra UD Txantreatik iritsi zen Lezamara eta talde zuri-gorriko kide izan da bost denboraldiz, hiru urtez Basconian eta bi urtez Bilbao Athleticen. 135 partida jokatu ditu orotara eta 23 gol sartu ditu, horietako bi lehoikume gisa.

Athletic Clubek zorterik onena opa dio Youssuf Diarrari etorkizunean egingo duen ibilbide profesionalean, eta biziki eskertzen dio urte hauetan guztietan erakundearen alde egin duen lana.