undefined

Elexpuru, Pinedo eta Zubieta 20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin

Elexpuru, Pinedo eta Zubieta 20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin

Berriki Europako 19 urtez azpiko Txapeldunak bilakatu diren hiru jokalariak Costa Ricako 20 urtez azpiko Mundialean arituko dira

Ane Elexpuruk, Clara Pinedok eta Maite Zubietak, Athletic Clubeko bigarren taldeko jokalariak eta duela gutxi Europako 19 urtez azpiko txapeldunak izendatu direnak, 20 urtez azpiko Espainiar selekzioarekin Costa Ricako Mundialean parte hartzeko deituak izan dira, abuztuaren 10etik 28ra. Horrela, Athletic Clubeko hiru jokalari Pedro Lopezen zerrendan izango dira. Deialdi garrantzitsu hori prestatzeko, datorren uztailaren 23an, Athletic Clubeko hiru jokalariak Mexikorantz joko dute, bertako taldearen eta Txekiar Errepublikaren aurka neurtzeko.

Pedro Lopezek zuzentzen duen selekzioaren debuta, hain zuzen ere, Mundiala hasten den egun berean izango da, abuztuaren 10ean, Brasilgo taldearen kontra.