undefined

Iñigo Vicentek Athletic Club utziko du

Iñigo Vicentek Athletic Club utziko du

Aurrelaria, 2023ko ekainaren 30era arte kontratua zuena, Mirandesetik zetorren utzita, bigarrenez

Iñigo Vicente jokalariak Athletic Club utziko du. Futbolaria, 2023ko ekainaren 30era arte kontratatua zuena, uda honetan itzuli da Mirandes CDan egindako bigarren lagapenetik, eta Ernesto Valverderen aginduetara entrenatu da egun hauetan.

Vicente kimuetan sartu zen Lezamara eta Danok Bat taldean urtebeteko prestakuntza izan zuen. Lehen taldean hiru partida jokatuta utziko du talde zuri-gorria, 2020ko urriaren 1ean Cadiz CFren aurka debuta egin ondoren. Derioko aurrelaria Bilbao Athleticetik promozionatu zen, non 20 gol sartu zituen 68 partidatan.

Athletic Clubek zorterik onena opa dio Iñigo Vicenteri etorkizunean izango duen ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen dio urte hauetan guztietan erakundearen interesen alde erakutsitako dedikazioagatik.