undefined

Imanolek utzita jokatuko du SD Eibarren

Imanolek utzita jokatuko du SD Eibarren

Hegaleko atzelaria Gaizka Garitanok zuzendutako taldean arituko da

Athletic Clubek eta SD Eibarrek akordioa lortu dute Imanol Garcia de Albeniz hegaleko atzelariak talde armaginean utzita jokatzeko denboraldi honetan. CD Mirandesen LaLiga SmartBanken 34 partida jokatu ondoren, Gallartako atzelariak beste aurrera pauso bat emango du Ipuruan.

Atzo Lezaman azken lan saioa burutu ondoren, Imanol Gaizka Garitanoren aginduetara jarri da gaur goizean. 2025era arteko kontratuarekin, Lezaman ikaskuntza-etapa osoa egin duen klubeko jokalarietako bat da, kimuetan sartu baitzen.