undefined

Unai Nuñezek RC Celtan utzita jokatzeko aurreakordioa

Unai Nuñezek RC Celtan utzita jokatzeko aurreakordioa

Akordioa denboraldi honetarako da, baina 2023-24 denboraldirako luzatu ahal izango da, nahitaez erosteko aukerarekin

Athletic Club eta Real Club Celta aurreakordio batera iritsi dira Unai Nuñez gure jokalariak talde galiziarrean 2022-2023 denboraldia utzita jokatu dezan.

Lagapena 2023-2024 denboraldirako luzatu ahal izango da. Lagapena bigarren denboraldi batez luzatzen bada, jokalaria nahitaez erosteko aukera bat egongo da Celtarentzat.

Atzelariak 2025eko ekainaren 30era arte dauka kontratua Athletic Clubekin, ez da talde zuri-gorriarekin Düsseldorfera joan eta Real Club Celtara batuko da akordioaren dokumentazio guztia sinatzen denean.