undefined

Bilbao Athletic-SD Eibar, ateak irekita Lezaman

Bilbao Athletic-SD Eibar, ateak irekita Lezaman

Lehoikumeak asteazkenean, hilak 20 (18:30ean), talde armagina aurkari izango dute, denboraldiaurreko lehen lagunartekoan

Lezamak asteazkenean, uztailak 20, ateak irekiko ditu, Bilbao Athletic eta SD Eibarren arteko lagunartekoa jokatzeko (18:30ean). Entrenatzaile gisa estreinatuko den Bingen Arostegik zuzentzen duen taldea, txapelketa hasi aurreko zehaztutako zazpi lagunartekoen lehena jokatuko du.

Partida Lezamako 2. zelaian jokatuko da, eta sarrera nagusitik izango da instalazioetara sartzeko sarbidea. Gogoan izan Athletic Clubeko bazkideek, Athletic Klubeko kideek eta talde armiganeko abonatuek doan sartzeko aukera izango dutela (sarreran txartela aurkeztu beharko dute). Honako hauek dira publiko orokorrari zuzendutako prezioak. Sarrerak Lezamako lehiatiletan neurketa hasi baino ordu bete lehenago erosi ahalko dira.

  • Helduak: 5 euro.
  • 18 urtetik beherakoak: 2 euro.