undefined

CD Basconia 2022-23, denboraldiaurrearen hasierarako prest

CD Basconia 2022-23, denboraldiaurrearen hasierarako prest

Astearte honetan, uztailak 19, bigarren filial zuri-gorriak Carlos Gurpegui buru duen lantaldearen aginduetara denboraldiaurreri ekingo dio

CD Basconiak 2022-23 denboraldia hasiko du aurki. Carlos Gurpegui buru duen lantaldearen aginduetara, 22 jokalarik bihar, asteartea, uztailak 19, entrenamenduei ekingo diote goizeko saioan, Lezamako instalazioetan (10:30ean). Horrela, Hirugarren Federazio mailako IV. multzoan jokatuko duten denboraldiari begira, filial zuri-gorriaren bigarren taldea prestaketa-fasean murgilduko da.

Bere zuzendaria den Sergio Navarrok diseinatutako Lezamako proiektu berriaren prestakuntza-egiturari jarraituz, Carlos Gurpegui lehen entrenatzaile gisa buru izango duen lantalde bat eratu da Basconiarentzat. Iñigo Lizarralde izango da entrenatzaile. Marcos Merino, Villarreal taldearen eskolan -lehenik, entrenatzaile gisa eta, geroago, jokalariak atzemateko arduradun gisa- zortzi urteko ibilbide luzea bete ostean, Lezamara batuko da Garapen Indibidualeko Teknikariaren rolarekin. Taldearen prestakuntza fisikoa Mikel Legarreta Danok Bat taldetik sartu berriak egingo du. Atezainen lan espezifikoa Armando Ribeirok hartuko du, eta Jon Moreno taldeko analista izango da.

Honako jokalari hauek lantalde teknikoaren esanetara izango dira dira bihar: Aimar Peñalver, Kevin Rios, Miguel Barandalla, Asier Santamaria, Eneko Ebro, Aimar Duñabeitia, Aitor Sollano, Lander Arenal, Alex Alba, Junior Bita, Asier Santolaya, Ibon Badiola, Mikel Jaureguizar, Ibon Sanchez, Iker Varela, Erlantz Palacin, Ibai Asenjo, Carlos Mattheus, Ieltxu Garcia, Manex Irizar, Alvaro Marin y Aimar Peña.