undefined

Akordioa RC Celtarekin Unai Nuñez lagatzeko

Akordioa RC Celtarekin Unai Nuñez lagatzeko

Hasierako mailegua urtebetekoa izango da, baina Athletic Clubek eta Vigoko taldeak 2023-24 denboraldira arte luzatzeko aukera izango dute; kasu horretan, futbolariaren salmenta aktibatuko litzateke

Athletic Clubek eta RC Celtak akordioa sinatu dute Unai Nuñez jokalariak 2022-23 denboraldirako eta 2023-24 sasoi gehiagarriaren baldintzarekin. Utzita dagoen bitartean, Vigoko taldeak hartuko du bere gain erdiko atzelariaren fitxaren kostua.

Lehen maileguaren sasoia amaitzean, klub bakoitzak beste denboraldi batez luzatzeko aukera erreserbatuta izango du. Kasu horretan, 24-25 denboraldirako salmenta-aukera bat exekutatuko litzateke, gutxienez 7 milioi eurokoa, eta horri aldagai jakin batzuk gehituk beharko litzaizkioke. Gainera, Athletic Clubek RC Celtak Lezaman hezitako jokalaria saltzearen gaineko portzentaje bat gordeko du.

Unai Nuñez Vigon dago bere talde berriaren esanetara. Erdiko atzelariak kontratua du Bilbon 2025era arte, eta 116 partida jokatu ditu Lehen Mailan Athleticekin, hiru gol sartuta.

Athletic Clubek bere esker ona adierazi nahi dio publikoki Unai Nuñezi bere konpromiso eta dedikazioagatik eta zorte handia opa dio proiektu berri honetan.