undefined

Claudia Fernandez bigarren taldera batu da

Claudia Fernandez bigarren taldera batu da

Fernandezek denboraldiaurrea lehen taldearekin osatuko du, eta Laida Balerdik, Irati Realek eta Ainhize Redondok bigarren talde zuri-gorria indartuko dute

Denboraldi honetan emakumezkoen Lehen RFEF (bigarren maila) txapelketan arituko den filial zuri-gorriak lau aurpegi berri izango ditu hasiera batean. Kategoria 16 taldek osatuko dute, eta Estatuko talde bakarrean lehiatuko dira.

Lehenik eta behin, Claudia Fernandez Realetik helduko da Athleticera. Donostiarra (2003-07-11) erdilari erasokorra da. 2019-2020 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, eta iragan sasoian txandakatu egin zen Lehen Mailako talde nazionalean eta lehen taldean. Pasa den ikasturtean Donostiako taldearekin zortzi partida jokatu Primera Iberdrolan. Claudiak Iraia Iturregiren agindupean egingo du denboraldiaurre osoa.

Realetik ere badator Laida Balerdi (2003-03-08). Asteasukoak lau denboraldi zeramatzan bigarren taldean eta orain Athletic Clubeko bigarren taldeko erdilarietako bat izango da. Erdiko atzelari azkarra da eta baloi-irteera ona du. Denboraldi honetan Espainiako 19 urtez azpiko selekzioaren hainbat deialditan parte hartu du.

Irati Real Arsuaga (2002-08-03) donostiarra da beste fitxaketetako bat. Jokalaria Sporting Huelvan hezi zen 2019an Real Betisen harrobira pasatzeko, eta bertatik iritsi da Lehen RFEF zorrotzean protagonismoa izateko. Irati joko-ikuspegi bikaina duen zentro antolatzaile gisa jokatzen duen futbolaria da.

Azkenik, Ainhize Redondo (2003-03-22) Athletic Clubeko bigarren taldeko kidea ere izango da. Aurrelaria Bizkerretik dator, eta berarekin lortu zuen pasa den denboraldian Lehen Maila Nazionaleko txapela eta 2. RFEF mailara igotzea. Denboraldi honetan Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin entrenatzeko deitu dute. Santurtzikoak abilezia handia dauka zelaiko azken herenean.