undefined

Gazte Abonoa: izen ematea zabalik

Gazte Abonoa: izen ematea zabalik

Uztailaren 20tik (asteazkena) 26ra (asteartea), 14 eta 28 urte bitarteko athleticzaleek LaLigako partidak ikusteko izena eman ahal izango dute 320 eurorengatik

Izena emateko epea: 2022ko uztailaren 20etik (asteazkena) 26ra (asteartea), biak barne.
Zozketa (izen emateak eskuragai dauden 2.000 eserlekuak baino gehiago badira): 2022ko uztailaren 27an. 

14 eta 28 urte bitartean badituzu, ezin duzu San Mamesera etortzeko aukera ezinhobe hau galdu. Zatoz Katedralera Athletic animatzera 320 eurorengatik!

GAZTE ABONOA 14 eta 28 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. 1993ko abuztuaren 16tik 2009ko maiatzaren 28ra bitartean jaiotakoak (biak barne).

GAZTE ABONOA lortzeko epea 2022ko uztailaren 20tik eta uztailaren 26ra (18:00etara arte) egongo da zabalik. Taldeka izena emateko, gehienez 4 pertsona apuntatu ahal izango dira. Izen emateak eskuragai dauden 2.000 eserlekuak baino gehiago badira, zozketa egingo da uztailaren 27an, Bikain abono-tipologiak lehentasuna izango duelarik.

Abono-tipologiak:

Normala

  • 2022-2023 LaLigako partidak

Bikain

  • 2022-2023 LaLigako partidak
  • Emakumezkoen taldeak denboraldi osoan zehar Lezaman jokatuko dituen partidetara sarbidea.
  • Bilbao Athleticek denboraldi osoan zehar Lezaman jokatuko dituen partidetara sarbidea.
  • Zozketan lehentasuna izatea, 2.000 plazak betetzen badira (taldean izena emanez gero, taldekide guztiek Bikain izan beharko dute lehentasun horretaz baliatzeko)

Abonoen prezioak:

  • GAZTE ABONOA 14-20
    320 euro 14 eta 20 urte bitartekoentzat (2001eko abuztuaren 16tik 2009ko maiatzaren 28ra arte jaioak).
  • GAZTE ABONOA 14-20 BIKAIN*
    420 euro 14 eta 20 urte bitartekoentzat (2001eko abuztuaren 16tik 2009ko maiatzaren 28ra arte jaioak).
  • GAZTE ABONOA 20-28
    350 euro 20 eta 28 urte bitartekoentzat (1993ko abuztuaren 16tik 2001eko abuztuaren 15era arte jaioak).
  • GAZTE ABONOA 20-28 BIKAIN*
    450 euro 20 eta 28 urte bitartekoentzat (1993ko abuztuaren 16tik 2001eko abuztuaren 15era arte jaioak).

* 100€ gehigarriak etorkizunean bazkide izateko kuotetan deskontatuko dira.

GAZTE ABONOA lortzen dutenek txartel digitala izango dute, Athletic Cluben app ofizialaren bitartez erabili beharko dutena (ezin izango dira abonoak utzi, pertsonalak eta besteraezinak dira).
GAZTE ABONOAn Ligako neurketa guztiak sartzen dira, abuztuaren 15eko 1. jardunalditik, Athletic Club- RCD Mallorca partidatik hasita.
GAZTE ABONOAko eserlekuak Ipar Behe Harmailan daude kokatuta (Animazio Harmaila).

2022/23 denboraldirako GAZTE ABONOA eskuratzeko oinarriak.