undefined

Bilbao Athletic-CF La Nucia, Primera Federacion mailako lehen neurketa

Bilbao Athletic-CF La Nucia, Primera Federacion mailako lehen neurketa

Bingen Arostegirenak denboraldi berrian Lezaman estreinatuko dira, abuztuaren 28ko asteburuan

Bilbao Athleticek dagoeneko ezagutzen du Primera Federacioneko denboraldi berriko lehen aurkaria, LaLiga Santander eta LaLiga Smartbanken ondorengo gizonezkoen futboleko hirugarren mailan. Lehoikumeek talde zuri-gorriaren instalazioetan ekingo diote denboraldi berriari eta CF La Nuciaren aurka neurtuko dituzte indarrak, abuztuaren 28ko asteburuan.

Bigarren talde zuri-gorriak ere Lezaman jokatuko du txapelketako azken jardunaldia, SD Amorebietaren aurka. Bi talde bizkaitarren arteko derbia maiatzaren 28ko asteburuan jokatuko da.

Kontsultatu Bilbao Athleticen egutegia hemen.