undefined

2022-23ko gizonezkoen organigrama teknikoa

2022-23ko gizonezkoen organigrama teknikoa

Sergio Navarrok, Lezamako zuzendariak, harrobiko lantaldeak osatuko dituzten pertsonak, prozesua eta helburua biltzen dituen proiektu teknikoa azaldu du

Ohorezko Mailako Gazteak taldearen denboraldiaurrearen hasierak (gaur, astelehena, uztailak 25) Lezamako formakuntzako denboraldi berriari hasiera emango dio. Athletic Clubeko lehen bi filialek, Bilbao Athletic eta Basconia, dagoeneko hasi dute prestakuntza. Lezamako zuzendariak, Sergio Navarrok, gizonezkoen talde guztien lantaldeen berri eman du denboraldi berrirako, eta Lezaman ezartzen hasi den proiektu teknikoaren funtsezko puntuak azaldu ditu.

Talde ezberdinetako lantaldeak osatuko dituzten pertsonak aurkezteaz gain, Athletic Clubeko Kirol Sailak Lezamako proiektu tekniko honetan biltzen den guztia azaldu nahi izan du Sergio Navarroren bitartez. “Gure ustez, zein den helburua eta nola garatuko dugun garrantzitsua da azaltzea”, adierazi du Navarrok hurrengo azalpen-bideoan “Lezaman dagoen futbolari bakoitzaren hazkundea eta banakako garapena maximizatzea ahalbidetuko duen prozesu bat ezartzeko”.

Lezamako zuzendariak, helburua ezartzeaz gain, jarraitu beharreko prozesua zein izango den eta hori lortzeko pertsonak zeintzuk izango diren azaldu du. Hori guztia, lantalde horiek osatuko dituzten pertsonekin batera, honako bideo honetan ikus daiteke.

LEZAMAKO PROIEKTU TEKNIKOA

– Gizonezkoen Organigrama Teknikoa (2022-2023 denboraldia)