Bilbao Athletic-CD Mirandes, ateak zabalik Lezama

Bilbao Athletic-CD Mirandes, ateak zabalik Lezama

Lehoikumeek Anduvako taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak bihar, asteazkena (18:00etan), bere denboraldi-aurreko bigarren proban

Bilbao Athleticek bere denboraldiaurreko bigarren partida jokatuko du bihar (18:00etan). Bingen Arostegi buru duten lehoikumeek Joseba Etxeberriaren CD Mirandesen aurka neurtuko dituzte indarrak Lezaman eta honek ateak irekiko dizkio berriro publikoari, bigarren talde zuri-gorriaren eta Anduvako taldearen arteko norgehiagoka bertan ikusi ahal izateko. SD Eibarren aurka lehiatu ondoren, filial zuri-gorriak hanketan minutuak pilatzen jarraitzea eta teknikari berriaren ideiari forma ematea izango du helburu.

Partida Lezamako 2. zelaian jokatuko da eta sarrera ate nagusitik izango da. Gogoratu Athletic Clubeko bazkideak eta Club Athleticeko kideak doan sartu ahal izango direla (txartela aurkeztu beharko dute sarreran). Publiko orokorrarentzat prezioak honako hauek dira. Sarreren salmenta Lezamako leihatiletan partida hasi baino ordubete lehenagotik.

  • Helduak: 5 euro. 
  • 18 urtetik beherakoak: 2 euro.