Basconiaren lagapenak

Basconiaren lagapenak

Gomeza, Iñigo Lopez, Asier Grande eta Telletxea jokalariek lagatuta jokatuko dute Bigarren RFEF Mailan

Athletic Clubek akordioak sinatu ditu Bigarren RFEFko hainbat talderekin Basconiako hainbat futbolari bertako kluben esku uzteko, aurrera egiten jarrai dezaten.

Iñigo Gomeza ezker hegaleko atzelariak, aurreko denboraldian Basconian aritu zena, eta Iñigo Lopez aurrelariak, pasa den denboraldian Sestao River taldean lagatuta, Getxoko Arenas Club taldean jokatuko dute lagatuta. Bestalde, Asier Grande atzelariak, iaz Gobelako taldean arituta, Sestao River taldean jokatuko du eta Iñaki Telletxea erdilariak CD Tudelanon jokatuko du.