Gazte Abonoa: 2.268 zenbakia saritua

Gazte Abonoa: 2.268 zenbakia saritua

San Mameseko Animazio Harmailarako 2022/23 Gazte Abonoaren 552 plazen zozketaren emaitza kontsultatu

2022/23 denboraldiari begira San Mameseko Animazio Harmailarako Gazte Abonoen zozketa egin ondoren (abono normalen eta Bikain/Normala talde mistoen izen emateekin), 2.268 zenbakia izan da saritua.

Beraz, 2.268 eta 2.819 arteko zenbakiek (biak barne) Gazte Abonoa eskuratzeko eskubidea izango dute San Mamesen jokatuko diren 2022/23 LaLigako partidetarako*.

Behin puntu hori baieztatuta, ostiralean, uztailak 29, bigarren zozketa bat egingo da 2.000 saridunen artean (abono Normalak eta Bikain abonoak), eserlekuak aukeratzeko lehentasun-ordena ezartzeko. Zozketa honetan ez da inolako lehentasunik egongo abono motaren arabera. Zozketarako zenbakia (1etik 2.000ra) posta elektronikoz bidaliko da ostiral goizean.

Ordena zehaztu ondoren, eserlekuaren hautaketa prozesua eta Gazte Abonuaren ordainketa Klubaren webgunearen bidez egingo da abuztuaren 1etik aurrera, 400 pertsonako blokeetan. Taldeen kasuan, taldeko buruak saio berean aukeratu beharko ditu taldekideen eserlekuak eta euren abono guztiak ordaindu.


* Gaurko lehen orduan talde batean egindako doikuntzaren ondoren, zozketako plazak 552 izan dira eta ez 549, atzo iragarri zen bezala.