Alzolak babesletza berritu du Athletic Clubekin

Alzolak babesletza berritu du Athletic Clubekin

Ur mineral naturalaren euskal enpresak Klubaren hornitzaile ofiziala izaten jarraituko du 2024ra arte

Athletic Clubek eta Alzola Basque Waterrek hurrengo bi denboraldietarako babesle hitzarmena berritu dute, bi aldeak 2024ko ekainaren 30era arte elkartuz.

Alzola Basque Water Athletic Cluben hornitzaile ofiziala da 2013-2014 denboralditik, eta ur kalitate gorenaz hornitzen ditu gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeak, baita harrobi osoa ere Lezaman eta Klubaren gainerako langileak.