
"Ausartak izateko eskatzen digu Valverdek"
"Ausartak izateko eskatzen digu Valverdek"
Oier Zarraga lanean ari da jokalariei "zalantzarik ez izateko" eskatzen dien entrenatzailearen planetan sartzeko
Oier Zarraga hedabideen aurrean agertu da Lezamako prentsa aretoan. Erdilariak entrenatzailearen planetan sartzeko lan egiten du. Taldea ondo ikusten du Valverdek inposatu nahi dituen kontzeptu berriak barneratzeko orduan: "Ondo gaude, talde teknikoak helarazi nahi dizkigun ideiak hartzen. Pixkanaka goaz, baina gauza positiboak ikusten ari dira. Ausartak izateko eta zalantzarik ez izateko eskatu digu Valverdek. Jokatzeko eta presioa egiteko modua antzekoa izango da, baina jokoa erasokorragoa izango da: aurkaria menderatzea eta aukerak egitea".
Zarragak onartzen du Athletic Clubek denboraldiaurre honetan jokatu dituen lagunartekoetan erakutsitako estiloa bat datorrela bere jokatzeko moduarekin, barneko hiru erdilari dituen sisteman: "Harrobian emandako urte gehienak barrutik jokatu ditut, eta nire ezaugarriak horri lotuta daude. Kanpotik ere joka dezaket, baina jartzen didaten lekuan ahalik eta ondoen egiten saiatzen naiz beti, ahalik eta minutu gehien jokatzeko”.
Lehoiek LaLiga hasteko hiru aste baino gutxiago falta direnean, erdilari gazteak ondo hastearen garrantzia azpimarratu du: “Europa ilusio bat bezala izan behar dugu, amaieran pentsatzeak ez digu ezertarako balio izango. Etxean jokatuko ditugun bi partidetatik hasi behar gara, ahalik eta puntu gehien lortu eta dinamika on bat ezarri, ahal bezain goian kokatzeko”.
